Ingurumena, Nekazaritza eta Merkataritza
Informazio orokorra
Arduradun politikoa: Aitor Jimenez
Arduradun teknikoa: Ainhoa Alonso Alkain
Emaila: ingurugiroa@ibarra.eus
Telefonoa: 943671138
Helbidea: San Bartolome plaza, 2
Harretarako ordutegia: 9:00-14:00 (harreta hobea emateko hitzordua hartzea gomendatzen da)
Funtzioak:
Iraunkortasuna
- Tokiko Agenda 21 eta Eskola Agenda 21 proiektuen gidaritza, jarraipena eta ebaluazioa
Tokiko Agenda 21
Udala kudeatzeko herramienta bat da; gizartea, ekonomia eta ingurumena oinarri hartuta, herritarren parte-hartzearekin, etorkizuneko herria egituratzea du helburu. Prozesuan hiru pauso jarraitzen dira:
1. Herriaren egoera islatzen duen diagnostikoa egiten da. (ikus Ibarrako Diagnostikoa)
2. Aurrera begira nolako herria nahi den aztertzen da, horretarako helburu batzuk finkatuz.
3. Finkatutako helburu horietara iristeko egin beharrekoak zehazten dira, Ekintza Plana osotuz. (ikus Ibarrako Ekintza Plana)
Tokiko Agenda 21ak eraginkorrak izan daitezen, zaharkituta gera ez daitezen, periodikoki berrikuspena behar dute, Udalak iada planean zehaztutako helburuen betetze maila neurtu eta helburu berriak zehazteko.
Berdin gertatzen da tokiko jasangarritasun adierazleekin: udalerri bateko jasangarritasun egoera ezagutu dezakegu adierazle egokiak aztertuz. (ikus adierazleen kalkuluaren txostena)
Ibarrako Udalak, urtero, Udalsarea 21ek Tokiko Agenda 21aren ebaluazio, jarraipen eta programazio prozesuak dinamizatzeko eskaintzen duen zerbitzu integralean parte-hartzen du, baita tokiko jasangarritasun adierazleak kalkulatzeko ere: Tokiko Ekintza Planen Ebaluazio eta Jarraipen Programa.
Eskolako Agenda 21
Eskolako Agenda 21 jasangarritasunerako hezkuntza estrategia bat da, eta ikasleek udalerrietako ekintza-planetan parte hartzeko ildoetako bat bilakatu da.
Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako bi sailen (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta Ingurumena eta Lurralde Politika Saila) eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da programa hau, eta, horri esker, baliabide eta laguntza ugari ditu (ekonomikoak, aholkularitza, prestakuntza...). Oso tresna eraginkorra da Heziberri 2020ko oinarrizko konpetentziak garatzeko, eta, beraz, XXI. mendeko herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzeko.
- Ingurumen hezkuntzarako ekimenak antolatu: Aste Berdea, Mugikortasun Astea,…
- Mugikortasun iraunkorra sustatzeko neurriak: Hiri arteko Garraio Publikoaren erabilera eta jarraipena (taxi zerbitzua Izaskunera, Apatta industria poligonora autobusa Tolosatik, Tolosatik Berastegira eta Tolosatik Gaztelura). Ikus ordutegiak.
- Ingurumen arloan beste erakundeekin harremana:
- Ihobe. Eusko Jaurlaritzako erakunde publikoa ingurumena kudeatzeko
- Tolosaldeko Mankomunitatea
- Tolomendi
- Tolosaldea Garatzen
Udal zerbitzuen jarraipena eta kontrola
- Hiri-hondakinen kudeaketa: edukiontzi bidezko bilketa, auzokonposta/autokonposta jarraipena, gainerako hiri-hondakinen bilketa (trastuak, pilak, hondakin arriskutsuak, silo bolako plastikoak,…), eta abar.
- Zelai errekaren ur kalitatea ona dela bermatu eta egon daitezkeen isuriei jarraipena egin
- Lorezaintza lanen jarraipena
- Argiteri publikoan energia kontsumoa murrizteko neurriak hartu
- Merkataritza sustatzeko ekintzak garatu: lokal hutsen apainketa,…
- Herri bideen babesa, mantenua eta controla
- Izurriteak sor ditzaketen animalien zein landareen controla: liztor beltza, reynoutria japonica, …
- Arratoien desratizazioa: Ibarrako Udalak Campos Garbi, S.L. enpresa kontratatua du hilero herrian arratoien aurkako tratamendua egiteko.
- Arriskutsu izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimenak tramitatu
- Abandonatutako txakurrak bideratu
Administrazio lanak
- Ingurumenean eragina izan dezaketen proiektuak, jarduerak eta baimen espedienteak
- Betelanen eta landa lurreko beste lur mugimenduen espedienteak
- Landa lurrean eragina izan dezaketen espedienteak
- Hiri lurreko jarduera lizentziak
Jarduera lizentziak (hiri-lurretan ezartzen direnak)
Udal lizentzia honek ahalmena ematen du eragozpenak sorrarazi ahal dituen edo pertsonei edota haien ondasunei arriskuak eragin ahal dizkien, eta, era berean, ingurumenari kalte egin ahal dion jarduera bat ezartzeko, zabaltzeko edo eraberritzeko hiri-lurzoruan, betiere ezarritako baldintzak betetzen baditu. Jarduerak sor ditzakeen arrisku edo kalteen arabera, izapideak desberdinak dira, eta bi motakoak izan daitezke:
- Jarduera-lizentzia behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak
- urrekomunikazioa behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak.
Hiri-lurretan ezarritako jarduera lizentzien titulartasun aldaketaren jakinarazpena
Komunikazioa behar duen edo lizentzia behar duen jarduera batean titulartasuna aldatzeko jakinarazpena Udalari administrazioaren ikuskaritza eta kontrola baimentzeko eta lehen titular modura ziharduenari ardura kentzeko.
Transmisioarekin ezin izango da indarrean dagoen jardueraren aldaketarik ez eta zabalpenik ere egin.
TRAMITEAK
- IN1. Aldez aurretik jakinarazteko jarduera sailkatuak
- IN2. Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak
- IN3. Jardueren titulartasun aldaketa
INPRIMAKIAK
HONDAKINAK
EDUKIONTZI BIDEZKO BILKETA SISTEMA
- Organikoaren edukiontzia (marroia) txartelarekin egunero irekitzerik dago 18:00etatik 23:00etara. Gogoratu hondakin organikoa botatzeko poltsa konpostagarriak txartelaren bitartez eskuratu ahal izango direla bi hilabetez behin, Euskal Herria 18an dagoen makinan.
- Errefusaren edukiontzia (grisa) txartelarekin astean behin irekitzerik dago 18:00etatik 23:00etara
- Arrazoi ezberdinengatik pixoihalak erabiltzen dituztenentzat, hauek egunero bota ahal izango dira errefusaren edukiontzira, horretarako Udalak txartelean egokitzapena egin ostean (interesatuak gerturatu zaitezte Udaleko ingurumen departamentura, 2. solairuan).
AUTOKONPOSTA ETA AUZOKONPOSTA
KONPOSTA egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da.
AUTOKONPOSTA: Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu osoa etxeko lorategian bertan egitea. Sukaldeko hondar guztiak birzikla ditzakegu, baita inausketako eta lorategiko hondakinak ere.
AUZOKONPOSTA: Konposta egiteko interesa duten herritarrek modu bateratuan berau egiteko aukera izatea, Udalak utzitako eremu berde publiko baten bitartez.
EKARPEN GUNEAK
Kokapena: Izaskun auzoa (Jatetxeko aparkaleku ondoan) eta Egialde auzoa (rotonda ondoan)
Hondakin mota guztiak gaika jasotzeko prestatu diren guneak dira. Itxiak dira, eta erabiltzaileek giltza elektronikoak dituzte bertara sartzeko.
- EKARPEN GUNEAK: Landa eremuko biztanleentzat dira.
ETXEETAKO HONDAKIN ARRISKUTSUAK
Honakoak dira etxola hauetan biltzen diren gaiak:
- Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, patrikako telefonoak, ordenagailuetako teklatuak..
- Kotxeko bateriak
- CDak eta DVDak
- VHS bideo zintak eta musika kaseteak
- Merkuriozko termometroak (plastikozko poltsa itxietan)
- Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak
- Erradiografiak
- Aerosol beteak edo erdi beteak
- Disolbatzaileak eta garbiketako produktuak (ondo itxitako ontzietan, isuririk egon ez dadin)
- Tinta eta toner kartutxoak
- Margoak eta brotxak (ondo itxita)
- Motoreetako olioa (plastikozko bidoietan eta ondo itxita)
- Fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak
SUKALDEKO OLIOA
OLIOA: Kaleko edukiontzietan utzi behar da plastikozko botila batean, ondo itxita.
ALTZARI ETA BOLUMEN HANDIKO HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUA
Ostegun goizetan egiten da bilketa, beraz, altzari eta bolumen handiko hondakinak bezperan (asteazkenean) atera behar dira 20:00etatik aurrera. Hondakinak ateratzerako jakinarazi 943 676216 zenbakira deituz.
GARBIGUNEAK
- ANDOAINGO GARBIGUNEA
KOKAPENA: Leizotz industriagunea, 20140 Andoain
Tlf.: 943 30 38 09
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Larunbatetan 9:00etatik 13:30era.
- TOLOSAKO SAN BLAS GARBIGUNEA
KOKAPENA: San Blas auzoa, 9 bis, 2400 Tolosa
Tlf.: 689 411 349
EGUTEGIA: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 19:00etara
Larunbatetan 09:00etatik 13:30era
Etxeko obra hondakinak, etxeko tresnak (ordenadoreak, telebistak…), bolumen handiko altzariak, enbalajeak, txatarra, hozkailuak, labadorak, eta abar. San Blaseko garbigunera eraman behar dira. Hauek guztiak edukiontzi ezberdinetan sailkatuta jasotzen dira, baina norberak bere borondatez eraman behar ditu bertara. Bertan hondakinen zentzuzko kudeaketa burutzen da eta ahal diren materialak birziklatzera bidaltzen dira.
SILO BOLEN PLASTIKO BILKETA
Adierazleen txostena
Diagnostikoa
Ekintza plana
Herri bideen inbentarioa
2015eko azaroaren 13an eginiko Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak, besteak beste, Ibarrako herri bideen inbentarioa gainbegiratzea onartu zuen, berau egiteko lana Conchi Uriarteri esleituta.
Hilabete hauetan guztietan jarraitu den lan metodologia honakoa izan da: landa lana egin da, dokumentazio bilketa, erregistro ikerketa, eta abar.
Udalbatzak, 2016ko maiatzaren 12an eginiko Osoko Bilkuran, honoko hau erabaki zuen: Ibarrako herri bideen inbentarioa behin-behineko onartzea eta jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarkia GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara ematen den biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Behin epea beteta eta erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Udal Plenoak 2016ko uztailaren 21ean onartu egin zuen Conchi Uriartek burututako herri bideen inbentarioa.