Ibilbideak

Ibilbideak

Ibarrako Ibilbideak

Ibilbidea Izaskungo Andre Mariaren ermitan hasiko dugu. Hor Orieta baserrira igotzen den errepidea hartuko dugu. Hortik pista jarraitu eta lehen bidegurutzean ezkerreko bidea hartuko dugu. Belabieta muinora iritsi, 180º biratu eta uren isurbideari jarraituko diogu Uzturrerantz. Gailurrera iristeko aukera ematen digun bidegurutzera iristean, aurrez aurre jarraituko dugu Anoetarantz. Basotik irten eta iraleku batera sartuko gara; beti ezkerreko bideak aukeratuko ditugu eta artzain bordaraino joango gara. Malda handi bat igoz Urkieta etxera iritsiko gara, eta hortik, ibilbide hasieran hartu dugun bideari jarraituz, berriro Izaskungo ermitara iritsiko gara. 10,6 km egin ditugu.

Distantzia: 10,6 km
Iraupena: 3 ordu 15 min
Altuera: 390 m
Zailtasuna: ertaina