Gurutzeagako PR-1 lurzatian etxebizitza tasatuak eta erregimen orokorreko babes sozialeko etxebizitzak (BOE) esleitzeko zerrenden zozketen emaitzak.

Gurutzeagako PR-1 lurzatian etxebizitza tasatuak eta erregimen orokorreko babes sozialeko etxebizitzak (BOE) esleitzeko zerrenden zozketen emaitzak.
 

ERREGIMEN OROKORREKO BABES SOZIALEKO ETXEBIZITZAK (BOE)

Ekitaldi publikoa egin zen Tolosako notario María Valentina Montero Vilarren aurrean, maiatzaren 12an, aurreikusitako orduan, Lehiberriko Ekitaldi Aretoan.

Honako hauek osatu zuten zozketa-mahaia: Igor Zapirain Lizarribar jaunak, Ibarrako Udaleko alkateak; Itziar Agirrezabala Etxarri Ibarrako Udaleko arkitektoak; eta Iñaki Sarasola Murua jaunak, etxebizitzen sustatzailearen arduraduna den “Aype Zerbitzuak, S.L.” enpresaren izenean.

Bertaratutakoen aurrean, zozketak egin ziren, ezarritakoaren arabera.

Hona hemen emaitzak:

LEHEN ZOZKETA: 1. kupoan onartutako pertsona bakarraren artean egin zen, Ibarrarekin lotura eta desgaitasuna duten pertsonentzat, eta haientzat etxebizitza bat erreserbatu zen. Eskaera bakarra zegoenez, eta mahaiaren erabakiz, ez zen beharrezkoa izan zozketa egitea. Eskatzaile bakarrari zuzenean deituko zaio etxebizitza esleitzeko.

BIGARREN ZOZKETA: 2. kupoan onartutako 42 pertsonen artean egin zen, Ibarrari lotutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta, eta gela bateko bi etxebizitza erreserbatu zitzaizkien. Ontzian 1etik 42ra zenbakitutako 42 bola zeudela egiaztatu ondoren, hamahirugarren bola atera zen.

Beraz, aurretik argitaratutako zerrendako hamahiru (13) zenbakitik aurrera onartutako pertsonei etxebizitzak esleitzeko deituko zaie, ezarritako hurrenkera korrelatiboari jarraituz.

HIRUGARREN ZOZKETA: 2. eta 3. kupoetan onartutako 60 pertsonen artean egin zen, eta bi logelako 8 etxebizitza erreserbatu ziren. Bonboan 1etik 60ra zenbakitutako 60 bola zeudela egiaztatu ondoren, hogeita zortzi zenbakidun bola atera zen.

Beraz, aurretik argitaratutako zerrendako hogeita zortzi (28) zenbakitik aurrera onartutako pertsonei etxebizitzak esleitzeko deituko zaie, ezarritako hurrenkera korrelatiboari jarraituz.

LAUGARREN ZOZKETA: Oinarrietan adierazitakoaren arabera, Ibarrarekin loturarik ez duten 35 pertsona onartuen artean egin zen. Bonboan 1etik 35era zenbakitutako 35 bola zeudela egiaztatu ondoren, hogeita hamalau zenbakidun bola atera zen.

Beraz, aurretik argitaratutako zerrendako hogeita hamalau (34) zenbakitik aurrera onartutako pertsonei etxebizitzak esleitzeko deituko zaie, ezarritako hurrenkera korrelatiboari jarraituz.

ETXEBIZITZA TASATUAK

Ekitaldi publikoa egin zen Tolosako notario María Valentina Montero Vilarren aurrean, maiatzaren 12an, aurreikusitako orduan, Lehiberriko Ekitaldi Aretoan.

Honako hauek osatu zuten zozketa-mahaia: Igor Zapirain Lizarribar jaunak, Ibarrako Udaleko alkateak; Itziar Agirrezabala Etxarri Ibarrako Udaleko arkitektoak; eta Iñaki Sarasola Murua jaunak, etxebizitzen sustatzailearen arduraduna den “Aype Zerbitzuak, S.L.” enpresaren izenean.

Bertaratutakoen aurrean, zozketak egin ziren, ezarritakoaren arabera.

Hona hemen emaitzak:

LEHENENGO ZOZKETA: 1T. kupoan onartutako 14 pertsonen artean egin zen, Ibarrari lotutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta, eta gela bateko bi etxebizitza erreserbatu zitzaizkien. Ontzian 1etik 14ra zenbakitutako 14 bola zeudela egiaztatu ondoren, bigarren bola atera zen.

Beraz, aurretik argitaratutako zerrendako bi (2) zenbakitik aurrera onartutako pertsonei etxebizitzak esleitzeko deituko zaie, ezarritako hurrenkera korrelatiboari jarraituz.

BIGARRENGO ZOZKETA: 1T eta 2T. kupoetan onartutako 20 pertsonen artean egin zen eta bi logelako 6 etxebizitza erreserbatu zitzaizkien. Ontzian 1etik 20ra zenbakitutako 20 bola zeudela egiaztatu ondoren, hamargarren bola atera zen.

Beraz, aurretik argitaratutako zerrendako hamar (10) zenbakitik aurrera onartutako pertsonei etxebizitzak esleitzeko deituko zaie, ezarritako hurrenkera korrelatiboari jarraituz.

HIRUGARRENGO ZOZKETA: Oinarrietan adierazitakoaren arabera, Ibarrarekin loturarik ez duten 13 pertsona onartuen artean egin zen. Bonboan 1etik 13ra zenbakitutako 13 bola zeudela egiaztatu ondoren, sei zenbakidun bola atera zen.

Beraz, aurretik argitaratutako zerrendako sei (6) zenbakitik aurrera onartutako pertsonei etxebizitzak esleitzeko deituko zaie, ezarritako hurrenkera korrelatiboari jarraituz.