Gizarte Zerbitzuak
Gizarte politikak, politika feminista eta aniztasuna
AURKEZPENA
Gizarte Zerbitzuetako departamentua osatzen dute: Ibarrako herritarrei Gizarte zerbitzu eta baliabideetara sarbidea bermatzeko sortu diren ekipamendu eta baliabideak.
Bere helburuak dira pertsona eta kolektiboen sustatze eta gizarteratzea erraztea, beren zailtasun sozialak baloratu eta konpontzea, bizi kalitatea hobetzeko baliabideak ematea bazterkeriaren arrazoiak saihesteko eta ekiditeko.
Herriko emakume eta gizonen berdintasun erreala lortze bidean, Ibarrako emakume eta gizonen berdintasunerako II. plana diseinatuta dugu.
Gainera, 2019 urtearen hasieran Indarkeria sexistari aurre egin nahi dioten emakumeen arreta egokia bermatuko duen koordinaziorako I. protokoloa sinatu genuen berau garatutako eragileekin batera.
DATU OROKORRAK:
Harrera hobea eskaini nahian, ordua eskatu behar da bertara joanda edo telefonoz.
Gizarte zerbitzuetako departamentua
Helbidea : San Bartolomé plaza, 2 20400 Ibarra.
Telf.: 943 671 138 [3. luzapena] - Fax: 943 673852
e-mail: gizarte@ibarra.eus
ARDURADUN POLITIKOAK:
- Gizarte politika eta aniztasuneko arduradun politikoa: Nagore Zubillaga
- Politika feministen arduradun politikoa: Irati Altuna
TEKNIKOAK:
- Xabier Jauregi Zalakain. Departamentuko arduradun. Gizarte langilea.
- Nerea Aldazabal Aranalde. Administraria.
- Aitor Aranburu eta Olaia Uzkudun. Hezitzaileak ingurune irekian (azpikontrataturiko zerbitzua)
- ILARKI etxez-etxeko elkargoa (etxez-etxeko zerbitzu azpikontratatua)
BETEBEHARRAK:
Jarritako helburuak betetzeko, Ibarrako Gizarte Zerbitzuetako departamentuak programa hauek ditu:
- Informazioa: Beharrezko informazioa ematen dugu erabiltzaileak babes sozialeko eta bereziki Gizarte zerbitzuetako zerbitzu eta prestazioetara jotzeko beharrezko diren baldintzak betetzen dituen jakiteko .
- Balorazioa: Kasu bakoitza baloratzen dugu, beharrei begirako ebaluazio baten bidez.
- Orientazioa: Beharren ebaluazioa egin ondoren erabiltzailea zerbitzu egokietara bideratzen da eta norbanako harrera plana egiten zaio, baldin eta beharrezko ikusten bada jarraipena duen esku-hartzea egitea eta erabiltzaileak horretarako baimena ematen badu.
Esandakoa aurrera eraman ahal izateko beharrezko da beste sistemekin koordinatzea (osasuna, hezkuntza, enplegua, justizia, etxebizitza..) eta horregatik sareko lana ezinbestekoa da ekintza bateratua aurrera eramateko.
FUNTZIOAK:
- Gizarte Zerbitzuetako sistemaren sarrerako atea da.
- Gizarte egoera aztertzen du eta horren araberako erantzunak ematen ditu, udalerrian dauden beharren arabera zerbitzuak handituz, murriztuz edo berriak sortuz.
- Gaur egun dauden gizarte arloko eskubide eta baliabideen inguruko informazioa eskaintzen du.
- Arrisku soziala saihesteko jarduerak sustatzen ditu.
- Arrisku sozialeko egoerei aurre hartzeko lan egiten du.
- Ingurune sozialaren hauskortasun edo haustura egoeran dauden herritarrei laguntzen die.
- Planteatzen diren eskaera eta egoerak baloratzen ditu.
- Kasu bakoitzean egoki diren prestazio ekonomikoak eta baliabide sozialak bideratzen ditu .
- Norbere etxean edo inguru sozialean emateko zerbitzu eta programak jartzen ditu martxan.
ZERBITZUAK:
- Adinekoei zuzendutako zerbitzuak
- Familia, adin txikiko eta gazteentzako zerbitzuak
- Kooperazio sozial eta boluntarioen programa
- Ezinduei zuzendutako zerbitzuak
- Prestazio ekonomikoei buruzko informazioa
- Zerbitzu bereziak indarkeriaren biktimak edota emakumeen sexu indarkeriaren biktimak hartatzeko
- Udalerriko beste baliabide batzuk
DIRU-LAGUNTZAK:
Gizarte politikak, politika feminista, aniztasuna arloan emango diren dirulaguntzen oinarriak
Diru laguntzak eskatzen laguntzeko manuala