Web edukia bistaratu

 

 

 

 

 

Laguntza, euskarri emozionala, baliabideei buruzko informazioa eta balizko irtenbideei buruzko orientazioa ematea da gure helburu nagusia.

Zu ahalduntzea.

Web edukia bistaratu

 

Web edukia bistaratu

 

 

 

 

 

Ibarran martxan dugun indarkeria matxistaren aurkako koordinazio protokoloa, modu oso laburrean duzu azalduta ondoko bideoetan. Bertan baliabideak eta ibilbideak topatuko dituzu.

*Aktibatu azpitituluak: gazteleraz eta frantsesez.

 

 

 

Web edukia bistaratu
 

 

 

Edozein zalantza duzula,

jo Ibarrako Gizarte Zerbitzuetara,

Astelehenetik-ostiralera 9:00-14:00 

Telefonoa: 943 670415

 

 

 

 

 

SATEVI -Informazio eta arreta espezializatua.

Tel. 900840111

24 orduz, doakoa, anonimoa, 51 hizkuntzetan.

SOS DEIAK 112 - Larrialdiak.

Asuncion klinika. Tel. 943 697000

Donostiako Ospitalea. Tel. 943 007000

Komisaldegia. Tel. 943 538820

GLKZ. Tel. 943 224411

Astelehenetik-ostiralera:

Ibarrako Osasun Zentroa 08:00-17:00. Tel. 943 672411

Udaltzaingoa 08:00-20:00. Tel. 943 697324

 

 

Indarkeria matxistaren aurkako I. protokoloaren dokumentua osorik irakurri nahi izanez gero, egin klik azpiko irudian:

                                               

 

 

Baliabide osagarriak:

[Berria egunkariaren bidez]

Nola adierazi arriskuan zaudela, abusatzaile baten eskuetan bazaude, eta esaten duzuna hark ere entzun badezake?

Kanadako Emakumeen Fundazioak erantzuna eman zion galdera horri konfinamenduan, iazko apirilean. Ikusi zuten konfinamenduak asko zaildu ziela laguntza eskatzea arriskuan zeuden emakumeei, egun osoan erasotzailearekin egotera behartzen zituelako. Ezin, esaterako, telefonoa hartu eta lagun bati hots egin, edo indarkeria matxistaren aurkako zerbitzuetara deitu, erasotzaileak ere entzun gabe. Beraz, fundazioak laguntza keinua deiturikoa asmatu zuen.

Sinplea da keinua: esku ahurra kamerari begira jaso, erpurua sartuta. Ondoren, gainerako hatzekin, erpurua harrapatu.

Fundazioak bideo bat egin zuen keinua nola egin erakusteko. Horretan, emakume bat agertzen da, kamerari begira. Bideo dei baten bidez, errezeta baten inguruan ari da hitz egiten beste emakumezko batekin, baina deiaren erdian, keinua egiten du. Atzean gizonezko bat ikusten da tarteka.

[Irakurri artikulua osorik Berrian