EUSKARALDIAREN 4. EDIZIOA

EUSKARALDIA


Dakizuen bezala Euskaraldiko 4. edizioa udaberrian izango da: maiatzaren 15etik 25era.  Entitate moduan eman dugu izena eta euskararen erabileran urratsak emateko ariketa lantzen ari gara.

Eta mezu honen bidez, zu ere Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaitugu, belarriprest edo ahobizi izanda!

Euskaraldia ariketa sozial bat da: euskararen erabilera biderkatzea helburu duena. Hikuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera hauspotu eta indartuz. Horretatako, gakoa da gutako bakoitzaren parte hartzea. Izan ere, euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz.

EUSKARALDIAREN 4. EDIZIOA - IZENA EMAN

EUSKARALDIAREN 4. EDIZIOA - OINA

Animatu eta eman izena!

Milaka eta milaka pertsonek batera eginda, efektu biderkatzailea lortuko dugu!

Elkar mugituz egingo dugu!