IBARRAKO XVII. AZOKA. 2016ko irailak 18
Badator aurten ere Ibarrako Azoka Hauspoa elkarteak antolatuta, Xepla elkartek lagunduta. XX.a izango da. Kopuru horrek azoka egonkortu dela adierazten digu. Egonkortu bai, baina ez geldirik geratu, urtero legez nobedadeak izango ditugu eta.
Artisauak, ganaduzaleak, ekoizleak izango dira hiru gunetan: San Bartolome plaza, Arane iturri inguruak eta Emeterio Arrese Plaza.
San Bartolome plazan denetariko artisauak izango ditugu. Baita “Papera eskuz egiteko tailerra” egingo da Marino Ayala papergile injinueru teknikoaren eskutik. Eta, bazkari herrikoia azokako lanak amaitu eta gero.
Bestalde, Aita Mari itsas salbamenduko humanitarioko kideak gurean izango ditugu mediterraneoan egiten duten lanari buruzko informazio zabaltzen eta materiala salduko dute heuren lana finantzatu ahal izateko.
Arane iturri inguruak gure herriko ganaduzaleek hazten dituzten animaliak ikusgai izango ditugu.
Azkenik, Emeterio Arrese gunean, hainbat ekimen biltzen dira:
Ekoizleen postuak, gozogintza, barazkiak, txerrikiak, bakailua, .... dastatzeko eta erosteko aukera izango dugu.
1.- Ibarrako Piparraren Euskal Herriko XV. Lehiaketa gastronomikoa. Geroz eta maila altuagoa duen ekimena.
Lehiakideek prestatu beharko dutena:
- Ibarrako Piparraz egindako sei “pintxo”, denak berdinak, hotzak edo beroak, egin beharko dituzte. Piparraz gain, nahi diren osagaiak erantsi ahal izango dira, beti ere Piparra osagai nagusia izanik.
- Zortzi “Ibarrako Gilda. Berdinak. Piparrak ozpinez ondutakoak izan behar dute, eta partaideek nahi duten produktua erantsi eta gero, txotxean sartuko dituzte.
Sariak honako hauek dira:
Pintxo-lehiaketa.
-
Sailkatua: Txapela, oroigarria eta 200 euro.
-
Sailkatua: Oroigarria eta 150 euro.
-
Sailkatua: Oroigarria eta 120 euro.
Ibarrako Gilda:
- Sailkatua: Txapela, oroigarria eta 200 euro.
- Sailkatua: Oroigarria eta 150 euro.
- Sailkatua: Oroigarria eta 120 euro
Izena emateko epea irailaren 9an amaitzen da.
Epaimahaikideak, besteak beste, hauek izango dira: Roberto Ruiz, Matias Gorrotxategi, Sonia Tapia, Juanjo Mendioroz eta Hilario Arbelaitz
2.- X. Euskal Pipar topaketa. Urtero berritzen ari den ekimena. Garrantzitsua deritzogu Euskal Herrian ekoizten diren pipar desberdinak jendeari erakustea eta, halaber, pipargileen elkargunea izatea Ibarra. Horrela, Txoko gastronomikoa, Arane baserrira bisitak, show cooking eta piperboom desafioa egingo ditugu
Izango ditugun piper motak: Ibarrako piparra, Gernikakoa, Ezpeletakoa, Biper eztia, Pikilloa, ....
3.- Tolosaldeko XXII. Ezti lehiaketa ere gune honetan izango dugu. Lehiaketaz gain Erlea, erlezaintza eta erlauntza materialaren erakusketa. Erlauntza produktu desberdinak eta berauen onurak ezagutarazteko azalpenak izango ditugu.
Sariak honako hauek dira:
-
Sailkatua: Oroigarria eta 100 euro.
-
Sailkatua: Oroigarria eta 80 euro.
-
Sailkatua: Oroigarria.
Eta azkenik, bazkari herrikoia izango dugu San Bartolome plazako estalpean. Bertan, postugileak, piper topaketako partaideak, antolatzaileak, lanean aritu direnak eta nahi duen orok bazkari goxoaz gozatzeko aukera izango du 25 €ren truke. Txartelak salgai egongo dira Ibarrako tabernetan hauetan: Galtzaundi, Atari, Txumitxa eta Danon Txokoa
Bada, beraz zer ikusia, zer erosia eta zer dastatzea Ibarrako XX. Azokan, irailaren 15ean goizean zehar (10:00-14:00).