Albisteak
Atzealdea

Zuhaitzak landatu dituzte Uzturpe Ikastolako ikasleek

Sei eta hamabi urte bitarteko hainbat ikasle aritu ziren zuhaitzak landatzen; guztira, zazpi landatu zituzten.

2022·04·04


Joan den astean zuhaitzak landatzen aritu ziren Uzturpe Ikastolako hainbat ikasle udaleko langileekin batera. Sei eta hamabi urte bitarteko hainbat ikaslek hartu zuten parte ekimenean, eta Morus Kagayamae motako zazpi zuhaitz landatu zituzten denen artean. 

Ikastolaren ondoko merenderoan landatu zituzten zuhaitzak, eta hainbat helburu ditu egitasmoak, batetik, eguraldi eguzkitsua hasten denerako itzal apur bat sortzea eremu horretan; eta, bestetik, ingurunearekiko errespetua eta harremana sustatzea herriko gazteengan.