Albisteak
Atzealdea

Zineforuma egin dute 'Alkatea bai esan?' egitasmoaren barruan

Proiektuaren hurrengo hitzordua hurrengo asteazkenean (hilaren 29an) izango da; gazteek barrutik ezagutuko dute udaletxea.

2022·06·23


Aurreko ostiralean, ekainaren 17an, hasiera eman zitzaion datorren irailetik aurrera “Alkatea bai esan?” egitasmoaren barruan martxan jarriko den zineforumari “Igelak” filmaren proiekzioarekin. Lehen saio horretan, egitasmoa osatzen duten haurrek eta nerabeek lagun bat ekartzeko aukera izan zuten, baina beroa zela eta, ezinezkoa izan zen filma osorik ikustea.

Lehen esperientzia horren ondoren, hurrengo filmak herriari irekiak eskainiko dira, baina horretarako, aurre-lanketa bat egin beharko da. Zinema bi hilabetean behin izango da eta lantaldea hilean behin elkartuko da (nahiz eta lanaren, arabera batzuetan maizago elkartu beharko diren ); Ibarran bizi diren nazionalitate ezberdinetako filmak ikusi nahi dira.

Ekimena zuzenduta dago LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleei. 

Hori bai, guztia ez da jai, eta palomitak bildu ere egin behar izan zuten bertaratuek.

“Alkatea bai esan?” egitasmoaren ikasturte honetako hurrengo eta azken deialdia, ekainaren 29an izango da, eguerdiko 12:00etan. Egun horretan, Udalera gonbidatuta daude gazteak, bertako funtzionamendua eta langileak ezagutzeko.