Eduki publikatzailea

Atzealdea Zebrabideetako piktogramak, mugikortasun seguruago eta inklusiboago baterako

Ibarrako Udalak jakinarazi du piktograma berriekin egokitu dituela oinezkoentzako zebrabideak San Bartolome kaleko 13 eta Zaldune kaleko 6 zenbakietan, Uzturpe ikastolarako bidean

2026·03·06


Ibarrako Udalak jakinarazi du piktograma berriekin egokitu dituela oinezkoentzako zebrabideak San Bartolome kaleko 13 eta Zaldune kaleko 6 zenbakietan, Uzturpe ikastolarako bidean. Helburua, herritarren segurtasuna erraztea da, batez ere haurrena, adinekoena eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonena (AEN).

"GELDITU, BEGIRATU, KOTXEA GELDIRIK ETA GURUTZATU " adierazten duten piktograma horiek hiriko mugikortasuna seguruagoa eta inklusiboagoa izan dadin lagunduko dute. Gaitasun desberdinak dituzten pertsonei zuzenduta daude, ez dituztenak ohiko trafiko-seinaleak gainerako herritarrek bezala interpretatzen, baina baliagarriak dira dibertsitate funtzional edo kognitiboren bat duten pertsonentzat ere.

Udalak, piktograma hauek mugimendu handia dagoen herriko beste zebrabideetara hedatzea du aurreikusita.