Albisteak
Atzealdea

Zabalik Gaztezuloko udako eskaintzan izena emateko epea

Gaur zabaldu da Gaztezuloren udako eskaintzan izena emateko epea; azken eguna ekainaren 9a izango da.

2022·05·31


Gaur zabaldu da epea izena emateko Gaztezuloko udako eskaintzan. Aurten herritar guztiek dute aukera egitasmoan matrikula egiteko. Ekaineko eta uztaileko hainbat astetan denetariko ekimenak antolatu ditu Gaztezulok, horien artean, arroila jaitsiera, ibilaldiak eta bestelako irteerak. 

Adinaren arabera ekintza bat edo bestea egingo dute izena ematen duten haurrek. Matrikula egiteko inprimakiak kultur etxean ere jaso daitezke, baina izen emateak bai hala bai gaztezulon eskuz entregatu beharko dira. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta azken eguna ekainaren 9a izango da. 

Izena emateko orriak adinaren arabera:

Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila

DBH 1

DBH 2

DBH 3

DBH 4 eta Batxiler 1

Adinaren araberako ekintzak: