Eduki publikatzailea
Atzealdea Gurutzeagako babesturiko etxebizitzen zozketan parte hartzeko behin betiko zerrendak eta zozketarako deia
2025·05·06
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2025eko urtarrilaren 7ko 3 zenbakian, zozketen oinarriak argitaratu ziren, eta urtarrilaren 28ra arte zabalik egon zen Ibarrako Udaleko Gurutzeagako Pr-1 lurzatian babestutako etxebizitzak erosteko zozketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak jaso ondoren, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak argitaratu ziren Ibarrako webgunean, kaltetutzat jo zirenek erreklamazioak egin zitzaten.
Epean aurkezturiko alegazioak eta eguneraturiko zerrendak 256 eta 257 alkate dekretu bidez onartu dira, eta erakusgai jartzen dira:
- BAZTERTURIKO ESKATZAILEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
- ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK
- ZOZKETA-ORDENAREN ETA ZENBAKIEN BANAKETAREN ZERRENDAK
ZOZKETARAKO DEIA EGITEN DA MAIATZAREN 12AN, ARRATSALDEKO 5:00ETAN, LEHIBERRI ZENTROAN (APATTAERREKETA INDUSTRIGUNEA 1).
Zerrendak ondorengo esteketan daude ikusgai:
Bide batez zozketa egiterakoan interpretazio okerrak saihesteko eta esleipenen ordena nola izango den argitzeko oinarri arautzaileei
buruzko ohar argigarria berriz ikusgai jartzen da (hau ere aurreko esteketan eskuragarri).