Albisteak
Atzealdea

Uzturre, Azkue eta Idoiagako asfaltatze lanak amaitu dituzte

Margoketa lan gehigarri batzuk egingo dira

2020·01·27


Uzturre auzunean, Azkueko biribilgunean eta Idoiaga auzoan egitekoak ziren asfaltatze lanak amaitu dituzte langileek. Errepidearen zati batzuetan asfaltoa beheranzko joera eginda zegoen eta ibilgailuentzat egokitzea beharrezkoa zen. Dagoeneko lanak amaitu dituzte eta margoketa lanak ere bai zati gehienetan. Gaur eta datozen egunetan Idoiagan geratzen diren zati batzuetan margoketak egingo dira eta baita beharrezkoak diren herriko beste gune batzuetan ere.