Albisteak
Atzealdea
Uztailean eskaripeko taxibus zerbitzua jarri du martxan Lurraldebusek
Ibarratik Berastegira doan Lurraldebusen TO02 autobus lineari eragiten dio; hilabetez egongo da martxan zerbitzu pilotua.
2022·07·13
Lurraldebusek taxibus zerbitzu pilotua jarri du martxan uztailean Ibarra eta Berastegi lotzen dituen TO02 autobus zerbitzua osatzeko; hilabetez egongo da martxan. Azaldu dutenez, helburua da landa-eremuan bizi diren pertsonen garraio-zerbitzu publikoa hobetzea.
Taxibusa eskatzeko erabiltzaileek egiaztatu beharko dute ez dagoela autobus-zerbitzurik joan-etorria egin nahi duten ordu-tartean; behin hori eginda, 900 300 340 doako telefonora deitu beharko dute, gutxienez, ordubete lehenago. Zerbitzua MUGI txartelarekin ordaindu beharko dute.