Udal eraikinen garbiketa zerbitzua kontratatzeko pleguak onartuko dira
2020·07·24

Uztailaren 28an ez ohiko udalbatza burutuko da Ibarrako Udalean, iluntzeko 19:00etan. Bertan, uztailaren 9ko bilkurako akta onartuko da eta bestetik, Ibarrako udal eraikinen garbiketarako zerbitzuaren kontrataziorako plegu tekniko eta administratiboen onarpena eztabaidatuko dute udalbatzako kideek.