Albisteak
Atzealdea

Uztailaren 1etik aurrera organiko eta errefusaren edukiontziak itxi egingo dira

Larrialdi egoeran irekita egon dira baina behin amaituta, berriz ere itxita jarriko dira

2020·06·25


Larrialdi egoera behin amaituta dagoela, segurtasun neurriengatik irekita jarri ziren organiko eta errefusaren edukiontziak berriz ere itxi egingo dira. Horregatik, uztailaren 1etik aurrera herritarrek txartela erabili beharko dute edukiontziak irekitzeko.

Tolosaldeko Mankomunitatetik mantentze lanak egiteko aurreikuspenak daudenez, izan daiteke hasieratik ez ixtea edukiontzi guztiak, baina orokorrean, uztailaren 1etik aurrera ixten joango dira. Eta beraz, ez denez jakingo zeinetan dauden mantentze lanak eginda eta zeinetan ez, txartelareki joan beharko dute herritarrek.

Azkenik, Ibarrako Udaletik, herritarrei birziklatzen jarraitu dezatela eskatu nahi diegu eta bizilagunekin zein herriarekin arduraz jokatu eta zabor poltsak edukiontzietan sartzeko eskatu nahi diegu, eta ez lurrean uzteko.