Albisteak
Atzealdea
Urteko kultur lantegien emaitza ikusgai kultur etxean
Gaurtik uztailaren 9ra erakusketa egongo da kultur etxean kultur lantegietako ikasleen artelanekin.
2021·06·21
Gaur arratsaldetik aurrera kultur etxean 2020-2021 ikasturtean gauzatu diren kultur lantegietan ikasleek egindako artelanen erakusketa egongo da uztailaren 9ra arte.
Amaitu berri den ikasturtean honako tailerrak egin dituzte: pintura, eskulanak, ehoziriak eta altzarien zein eta etxeko osagarrien birtziklapena; guztira, 40 ikaslek parte hartu dute tailerretan eta ikastaroetan.
Ordutegia:
- Ekainak 21, astelehena: 16:00 - 20:00
- Ekainak 22, asteartea: 10:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00
- Ekainak 23 - uztailak 9:
- Goizez: 09:00-14:00
- Asteazkenetan: 09:00-16:00