Albisteak
Atzealdea
Urteko batzarra egingo du Bizi-Nahi elkarteak
Otsailaren 17an egingo dute, eta gonbidapena zabaldu dute bileran parte hartzeko.
2022·01·27
Bizi-Nahi erretiratuen elkarteak urteko batzarrerako deialdia luzatu du. Otsailaren 17an (osteguna) egingo dute, eta bi txanda izango ditu: 16:30ean, lehena; eta, bigarrena, 17:00etan.
Elkartearen zuzendaritzak bilerara bertaratzeko beharra nabarmendu du, gai garrantzitsuak landuko dituztela-eta.
Honakoak dira landuko dituzten gaiak:
- 2020-2021 urteko jardueren irakurketa.
- 2020-2021 urteko elkartearen balantze ekonomiko zehatza.
- 2022 urterako ekimenak aurreikusi.
- Zuzendaritza-batzordearen berritze partziala.
- Galdera-eskariak.