Albisteak
Atzealdea

Urriaren 1etik aurrera 20 minutuko aparkaldiak hasiko dira Euskal Herria kaleko bi gunetan

Erabiltzaileek tiketa atera behar dute, baita egoiliarrek ere

2020·09·30


TAOa arautzen duen ordenantza berria bihar, urriaren 1etik aurrera jarriko da martxan. Honi esker, Euskal Herria kalean aparkaldi laburreko bi gune ezarri dira, ibilgailuen eta herritarren errotazioa bermatzeko. Modu honetara, erosketa arinak burutzeko tartea eskaintzen zaie herritarrei, eta maiztasunez ibilgailuen aldaketak emango dira. Ostegun honetatik aurrera indarrean jarriko den neurri hau, merkataritza sustatzeko bidean Udalaren beste pauso bat da.

Aparkaldia, 20 minutukoa da eta doakoa izango da, baina erabiltzaileek tiketa atera beharko dute, denbora tarteak azkarrak izatea bermatzeko. Tiketa, egoiliar txartela dutenek ere atera beharko dute.

20 minutuko aparkaleku hauek, Euskal Herria kaleko 12 ABCDE zenbakien parean eta 37,39 eta 41 zenbakien parean ipini dira. Gune hauek, gainerako aparkalekuetatik lurrean 20´ markarekin daude bereizita.

Gainerako aparkalekuei buruz, Anbulategi parekoak ere hemen sartzen dira, eta hemen ere merkataritza sustatzeko helburuarekin, lehenengo 20 minutuak doakoak izango dira gune hauetan ere. Tiketa atera beharko da, baina egonaldiaren lehen 20 minutuak doakoak izatea bideratuko du makinak. Aparkaleku hauetan egoiliarrek ez dute tiketa atera beharko, beraz, 20 minutuko aparkaldi guneetan bakarrik atera beharko dute tiketa egoiliarrek.