Albisteak
Atzealdea

Ur-mozketak izango dira bihar Julian Gaiarre kalean

Gipuzkoako Urak hobekuntza lanak egingo ditu eremu horretako horniketa sarean, eta horretarako moztuko dute ura.

2021·05·26


Bihar goizean ur-mozketak egingo dituzte Julian Gaiarre kalean, zehazki, 19 eta 21 zenbakietan. Hornikuntza sarea hobetzeko lanak egin behar ditu Gipuzkoako Urak taldeak, eta hori dela-eta moztuko dute ur-hornidura. Goizeko bederatzietan moztuko dute ura, eta lanak goiz horretan bukatzea aurreikusten dute.

Azaldu dutenez, lanek ordubete inguru iraungo dute, baina posible da gutxiago zein gehiago irautea. Lehenago amaitzen badute, abisurik gabe emango dute ura; ostera, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) mozketaren berri emango dute.

Mozketa dela eta, litekeena da presio jetsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio gertatzea.