Albisteak
Atzealdea

Ur hornidura eta saneamendu lanak burutuko ditu Gipuzkoako Urakek datozen asteetan

Urriaren 5ean ekingo diete lanei, lehenengo Arantzazuko Ama kalean eta ondoren Uzturre auzunean

2020·10·05


Urriaren 5ea, hasiko ditu Gipuzkoako Urakek ur hornidura eta saneamendu lanak eta datozen hilabeteetan herrian egongo dira beharrezko lanak egiten.

Aurrez dagoeneko Gipuzkoako Urakek hornidura eta sanemanedu lanak burutu zituen, lehen fase batean, Molpoidotik Otarre jaitxierarate. Bada orain, bigarren fasea burutzen hasiko dira, aurreikuspenen arabera, 16 astez zabalduko dena. Hodiak zaharkituak daude dagoeneko eta ur galera handiak daudenez, Gipuzkoako Urakek lanak burutzea erabaki du eta Etxaide enpresak burutuko ditu lanak.

Herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzen saiatuko garen arren, lanek irauten duten denboran, tokian tokian moldatu egin beharko dugu.

Bigarren fase honetako lan txikienetik hasiko dira, beraz, gaur. Hau, Arantzazuko Aama kalean kokatuko da. Hodien aldaketa egin behar dute bertan eta 3 astetako lana aurreikusten da. Herritarrek bertako atarietara iristeko aukera izango dute. Besteti, ordea, Azkuetik datorren bidegorria itxi egingo dute lanak burutzeko.

Ondoren Uzturre auzunean kokatuko dira lanak eta hauek izango dira luzeenak. Otarre jaitxieran amaitu ziren aurreko lanak eta hortik hasiko dira oraingoan: Arane baserri ondoko zubitik, Montes eta Ibategi albotik igaroaz, Euskal Herria kalera iristeraino, hoditeria berria pasako dute. Uzturre auzoa asfaltatu zenean zati hau egin gabe utzi zen eta orain lanak amaitzean Udalak asfaltatze lanak bukatuko ditu.

Erreka aldera dagoen plazatxoa obrako materialentzat erabiliko dute langileek eta Uzturre 1 eta Ibaigain 6 inguruko aparkalekuak baldintzatuta egongo dira lanek irauten duten bitartean. Euskal Herria 53 eta Argindegi 1erako tartean, ahalik eta eragin gutxien sortzen saiatuko gara.

Honela, bada, Gipuzkoako Urakek aurrera eramango dituen lanak luzeak izatea aurreikusten denez, herritarrei euren pazientzia eskatu nahi diegu eta eragozpenak barkatzeko eskatu.