Albisteak
Atzealdea
Udazkeneko kultur agenda osatzeko bilera
Ostegunean 19:00etan egingo da baina parte hartzaileek izena eman beharko dute aurrez
2020·09·22
Udazkenean zehar herrian antola daitezkeen ekintza eta ekimenen inguruan eztabaidatzeko helburuz, eragile eta herritarrei bilerarako deia luzatzen zaie.:
Eguna: irailaren 24a, osteguna.
Ordua: arratsaldeko 19:00etan.
GARRANTZITSUA: Bizi dugun osasun egoerak baldintzatuta, ezinbestekoa izango da norberak bere joateko asmoa baieztatzea, jende-kopuruaren baitan, bilera egiteko toki egokiena erabakiko baita. Beraz, irailaren 23a (asteazkena) 16:00ak baino lehen baiezta iezaguzue bilerara joango zaretela, aforoa mugatua izango baita. 943 670399 edota kulturetxea@ibarra.eus helbidean