Albisteak
Atzealdea

Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostua zerbitzu-eginkizun bitartez betetzeko deialdia

Agente lehenaren kontratazioarekin udaltzaingo taldea osatuko da

2019·10·31


Ibarrako Udalak Udaltzaingoa osatzeko lanetan jarraitzen du. Hala, dagoeneko bi udaltzain ditugu eta orain, agente lehenaren lan postu deialdia zabaldu da.

Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostua zerbitzu eginkizun bitartez betetzeko deialdia burutu du Ibarrako Udalak. Deialdi honen bidez, Udal honetako udaltzaingoko agente lehenaren lanpostua bete nahi da zerbitzu eginkizun bidez, udal honetako lanpostuen zerrendan, Administrazio Bereziko, Oinarrizko Eskalako, C taldeko, C1 azpitaldeko agente lehenaren pos - tua duena.

Urriaren 29an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia. Beraz, hurrengo egunetik hasi eta 15 egunetako tartea izango dute euren eskaera aurkezteko, parte hartu nahi dutenek.

 

Dokumentuak deskargatu

OINARRIAK ETA ESKAERA ORRIA [pdf]