Albisteak
Atzealdea

Udaltzaingoaren irizpideak osasun alarman

Aldiro neurriak eguneratzen ari gara

2020·03·31


*Aldiro neurriak eguneratzen ari gara

Ibarrako Udaltzaingoaren eskutik, informazio baliagarria helarazi nahi zai herritarrei, osasun alarmarengatik mugikortasuna mugatuta baitugu guztiok. Martxoaren 23an, hainbat irizpide (ikusi hemen) eman ziren eta ondoren, osatu edo eguneratu egin dituzte Udaltzaingotik, herritarren kezkak argitze aldera. Oraingoan, berrikuspen bat egin zaio,  martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretuak dioenera moldatuz. Bertan, besteren konturako langileak edo norberaren konturako langileak edo autonomoak bereizten ditu. Besteren konturako langileak funtsezko zerbitzu-jarduerak edo ezinbesteko jarduerak garatu behar dituenean bakarrik bete ahal izango du bere eginkizuna, ezinbesteko jarduerari eusteko; bere konturako langileek, berriz, ez dituzte aldatuko aurrez ezarritako baldintzak.

 

Txikizkako lokalen eta establezimenduen publikoarentzako irekiera eten egingo da, 1. puntuan jasotakoak izan ezik.

 

1. Zer merkataritza-lokal ireki ditzakete?

Hauek bakarrik: elikagaiak, edariak, farmaziak, osasun-produktuak, optikak eta produktu ortopedikoak, produktu higienikoak, prentsa eta papergintza, gasolindegiak, tabakoak, teknologia- eta telekomunikazio-ekipoak, konpainiako animalien elikagaiak, Internet bidezko merkataritza, telefonikoa edo korrespondentzia, tindategiak, garbitegiak eta albaitaritza-klinikak, ibilgailuak alokatzeko enpresak, banku-erakundeak, notariotzak, aholkularitzak, aseguru-erakundeak, abokatuak eta gestoriak.

 

2. Jatetxeek eta elikadura-establezimenduek publikoa itxi al dezakete eta eramateko janariak egin?

Berariaz baimenduta dago etxean entregatzea.

 

3. Janari-establezimenduek prestatutako janaria sal dezakete?

Eramateko salmenta bakarrik. Establezimenduan ez da inolaz ere kontsumituko.

 

4. Okindegiek edariak sal ditzakete, kafea barne?

Salmenta bakarrik,eramateko; establezimenduan kontsumiziorik ez .

 

5. Ireki al daiteke zerbitzugune edo gasolindegi bateko jatetxea edo kafetegia?

Ez, baina dendak elikagaiak saltzea erraztu dezake.

 

6. Ile-apaindegiak?

Lokala irekitzea ez dago baimenduta. Etxez etxeko zerbitzu profesionala baimenduta dago.

 

7 Lokutorioak?

Transakzio ekonomikoetarako bakarrik egon ahal izango dira irekita.

 

8. Asteko merkatuak?

Bai, baimendutako produktuak saltzeko bakarrik, eta ezarritako osasun arauak betez.

 

9. Automozioko tailer mekanikoak?

Bai, baina premiazko konponketetarako.

 

10.- Jendearentzat irekita egoteko baimenik ez duten establezimenduek mantentze- eta hobetze-lanak egin ditzakete barruan.

Bai

 

11. Nutrizio produktuak saltzen dituen denda bat, jendearentzat zabalik egon daiteke?

Bai, baina lehen beharrerako produktuak saltzeko bakarrik. Adibidez, zeliakoentzako elikagaiak.

 

12.- Kultu-lekuetara eta zeremonia zibil eta erlijiosoetara joan daikete?

Beilak debekatuta daude instalazio mota guztietan, publikoetan zein pribatuetan, baita etxebizitza partikularretan ere.

Ezin da hiletarako erlijio-kultu edo hileta-zeremonia zibilik egin. Hildakoak lurperatu ahal dira edo hildakoa errausteko agurra egin ahal da, baina horietan, gehienez, hiru senide edo hurbileko pertsona egon daitezke, baita, hala badagokio, hildakoa agurtzeko hileta-errituak egiteko kasuak kasuko konfesioko kultuzerbitzaria edo horren antzeko pertsona ere. Dena den, bertaratutakoen artean gutxienez metro eta erdiko distantzia gorde behar da beti.

 

13.- Baratzeetako, berotegietako eta antzekoetako jarduera egin daiteke?

Jarduera profesional bat egiten den tokietan baimenduta dago.

 

14. Establezimendu batera sartzean zer arreta-neurri hartu behar dira?

Establezimenduaren barruan ahalik eta gutxien egon behar da, egin beharreko erosketak egiteko ezinbestekoa den denbora baino ez. Pertsonen artean, gutxienez, metro eta erdiko distantzia gordetzea gomendatzen da. 

 

15.- Hotelak, apartahotelak, landetxeak, ostatu turistikoak eta kanpinak irekitzea

Irekiera etetea agindu da. Salbuespen gisa, kasu jakin batzuetarako funtsezko zerbitzutzat jotako turismo-ostatuak ireki ahal izango dira.

 

Joan-etorriei buruz

 

 

1. Ba al dago oinez edo ibilgailuz zirkulatu ahal izateko eraman beharreko ziurtagiririk edo dokumenturik?

Ez da nahitaezkoa, baina komeni da lanerako joan-etorrietan eramatea.

Eusko Jaurlaritzak erantzukizunpeko adierazpen-eredu bat eman du, BOEn ere badago eredu bat eta horien antzeko beste eredu batzuk ere baliozkotzat jotzen dira.

Ziurtagiria eraman ezean, emandako informazioa baloratuko da eta zalantzarik sortuz gero, egin beharreko egiaztapenak egingo dira. 

 

2. Pertsona bat bide publikotik ibil daiteke?

Pertsonek erabilera publikoko bide edo espazioetatik zirkulatu ahal izango dute, honako hauetarako:

A) Elikagaiak, farmazia-produktuak eta lehen mailako produktuak erostea.

B) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduei laguntzea.

C) Lanera, lanbidera edo enpresara joateko lekualdatzea.

D) Ohiko bizilekura itzultzea.

E) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntza eta zaintza ematea.

F) Finantza- eta aseguru-erakundeetara lekualdatzea.

G) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.

H) Izaera bereko beste edozein jarduera.

Oinez egin beharreko bidaia horiek banaka egin beharko dira, salbu eta desgaitasuna duten pertsonekin, adingabeekin, adinekoekin edo bestelako arrazoi justifikaturen batengatik laguntzen bada.

Hala ere, joan-etorriak ahalik eta gehien mugatzea eskatzen da.

 

3. Mendeko senideak bisitatu al daitezke?

Bai, laguntzeko eta zaintzeko.

 

4. Mendeko pertsona naiz. Laguntzen didan pertsona etor daiteke?

Bai, baimendutako funtsezko zerbitzuen parte da.

 

5. Joan naiteke adingabeen zaintza aldatzeko?

Bai, adingabe bat artatzea dela ulertuta.

 

6. Eraman ditzaket haurrak parkera?

Ez.

 

7. Nire seme-alabak zaintzen dituen pertsonaren ardurapean utz ditzaket lanera joan behar dudalako?

Bai, adingabea edo mendekoa zaintzea dela ulertuta.

 

8. Kalera jaitsi al daiteke zaborra?

Bai, gertuen dagoen lekura eta ezinbesteko gutxieneko denborarako.

 

9. Bizi garen eraikineko gune komunitarioetan (patioa, lorategia, eskailerak...) egon al daiteke?

Ez, erabilera komunitarioko gune pribatuak baitira.

 

10. Atera al daiteke maskota paseatzera?

Bai, banaka, ezinbesteko denbora, bizilekutik gertu.

 

11. Parkera, hondartzara edo mendira joan daiteke?

Ez, ez daude jasota eremu publikoan baimenduta dauden mugimenduetan

 

12. Zer muga daude ibilgailu partikularren barruan dauden pertsonen kopuruan?

Ibilgailu batean pertsona bat baino gehiago joan ahal izango dira, baldin eta haien artean ahalik eta distantzia handiena errespetatzen bada. Gehienezko turismo batean bi lagun, gidaria eta bidaiari bat, adibide gisa, atzealdean eta diagonalean bidaiatuko dute gidariarekin.

 

13.- Bederatzi plaza arteko ibilgailuen garraioa.

"Bederatzi plaza arteko ibilgailuetan, gidaria barne, pertsonak garraiatzeko garraio publikoak, pribatu osagarriak eta partikularrak errespetatu egingo du pertsona bat baino gehiago bidaiatzea ibilgailuan, gehienez pertsona bat eserleku-lerro bakoitzeko, eta ahalik eta distantzia handiena izango da bidaiarien artean."

 

14. Mugatua al dago ibilgailu profesionaletan edo enpresa-ibilgailuetan dauden pertsonen kopurua?

Lanean ari diren lanbide-ibilgailuetarako edo enpresa-ibilgailuetarako (furgonetak, kamioiak), gidaria eta kopilotua joan daitezke, baldin eta haien artean ahalik eta distantzia handiena badago.

 

15. Motorretan eta bizikletetan ibil al daiteke?

Bai, aurreikusitako mugikortasun-arrazoiengatik bakarrik eta banaka.

 

16. Taxi batean?

Banaka, desgaitasuna duen pertsona bati, adingabe bati, adineko bati edo autonomiarik ez duen pertsona bati laguntzeko kasuetan izan ezik.

17. Joan al daiteke senide bat hartzera aireportura, geltokira...?

Ez. Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko aurreikusita dago.

 

18. Atera al daiteke kontratu, dokumentazio edo antzekoren bat sinatzera joateko?

Arrazoi justifikatuengatik bakarrik, eta atzeraezina bada.

 

19. Pakete-banatzaileak askatasunez ibil daitezke beren lana egiteko?

Bai, indarrean dagoen araudiaren murrizketen arabera.

 

20. Joan al daiteke odola ematera?

Bai, osasun-agintaritzaren deien kasuan eta arreta-neurriekin.

 

21. Bigarren egoitzetara bidaiatu daiteke?

Ez.

 

22. Bidaiarien garraio publikoa.

Horrelako garraioetan, Osasun Zerbitzuak ezarritako neurriak errespetatuko dira, eta bidaiarien artean gutxienez metro bateko distantzia gordeko da derrigorrean.

 

23.- Mudantzak egin daitezke?

Ez,  baina norbere konturako langileek egiten badituzte bai.

 

24.- IAT iraungita duen ibilgailu batekin zirkulatu daiteke?

Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria kontuan hartuta, sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda geratuko dira, eta berriz hasiko dira, haren indarraldia galduz gero. Egoera horietan zirkulatu daiteke

Nolanahi ere, ez da onartuko indarrean dagoen urtea baino lehenagoko mugaegun-datarik.

 

25.- Baimenduta al dago baserrietan edo landa-eremuetan dauden animaliak jateko lekualdatzea?

Bai

 

26.- Baimenduta daukate ordezkaritza sindikaleko eta patronaleko jarduerak egiten dituzten pertsonak mugitzea eta zirkulatzea?

Bai, baldin eta enplegatzaileei eta langileei asistentzia bermatzeko bada.