Albisteak
Atzealdea
Udaltzaingoak trafiko-salaketak jarriko ditu zamalan guneetan eta arau-hauste larrietan
Alarma egoeran gaudenez, arau-hauste arinak ez dira salatuko
2020·04·01
Udaltzaingoak trafiko-salaketak jartzeko buletinak jaso berri ditu. Gaur egun nahiko arau-hauste ikusten da herrian zehar, baina alarma-egoeran gaudenez eta herritarrak etxean geratzeko gomendioa kontuan hartuta, momentuz ez dira arau-hauste arinak salatuko.
Hori bai, elikagaien oinarrizko horniduraren banaketa bermatzeko, ezin izango da ibilgailu partikularrik aparkatu zamalanetarako guneetan.
Arau-hauste larriak dagokion moduan salatuko dira.