Albisteak
Atzealdea

Udaletxea barrutik ezagutu dute hainbat gaztek

Joan den astean udaletxeko bisita-gidatua egin zuten herriko hainbat gaztek, 'Alkatea, bai esan?' ekimenaren barruan.

2022·07·04


Ekainaren 29an, "Alkatea bai esan" ekimenari jarraipena emanez, hiru kidek udala barrutik ezagutu eta bertan lan egiten duten langileekin egoteko aukera Izan zuten. Departamentu ezberdinak ikusi zituzten, hala nola; harrera, euskara-zerbitzua, idazkaritza eta kontuhartzailetza. Gidari-lana Ibarrako alkateak eta alkateordeak egin zuten.

Bisita egin zutenek orain badakite eskaera bat non eta nola egin, baita zein izango diren eskaerak horrek jarraituko dituen pausoak, eta nork kudeatuko dituen ere.

Irailean, indartsu eta jakitun hasiko dira!