Albisteak
Atzealdea
Udaleku irekietan aurrematrikula egiteko epea zabalik ostiralera arte
Aurrematrikula-epea maiatzaren 31etik ekainaren 4ra egongo da zabalik.
2021·05·31
Gaurtik ostiralera egongo da zabalik epea udaleku irekietan aurrematrikula egiteko.
Bi modu daude egiteko:
- Internet bidez: izen-emate formularioa bete behar da. Inprimakira joateko egin klik hemen. Ez da beharrezkoa BakQ edo egiaztagiri digitalik.
- Aurrez aurre: udaletxean edo kultur etxean.
- Udaletxea zabalik dago astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
- Kultur etxea, berriz, astelehenetan 16:00etatik 20:00etara dago zabalik; eta asteartetik ostiralera 10:30etatik 13:00era, eta 16:00etatik 20:00etara.
Aurrematrikula denez, ez da aparteko ezer eraman behar.
Gogoratu udalekua ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango dela, 9:00etatik 13:00era. Hilabete iraungo du, eta txanda bakarra egingo dute. Prezioak honakoak izango dira:
- Haur bat: 59.90€
- Bi haur: 87.85€
- Hiru haur edo gehiago: 111.82€