Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalak udal-informazioa herritarrei helarazteko bide berri bat sortu du: WhatsApp kanala

Bi kanal izango dira, bata euskaraz, eta bestea, gaztelaniaz. Batean nahiz bestean informazio bera argitaratuko da.

2026·03·16


Ibarrako Udalak udal-informazioa herritarrei helarazteko bide berri bat sortu du: WhatsApp kanala. Izan ere, WhatsApp aplikazioak, banakako zein taldekako mezuak bidali eta jasotzeko aukeraz gain, kanalak sortzeko aukera ematen du: kanalaren jarraitzaile eginda, bidaltzen diren edukiak nork bere telefonoan jasotzen ditu.


Aldebakarreko tresna da, kanalaren sortzaileak edo igorleak baino ezin baititu mezuak bidali: udal-jarduna, ekitaldiak, bandoak edota salbuespenezko ohar edo abisuen berri izateko erabiliko da.


Bi kanal izango dira, bata euskaraz, eta bestea, gaztelaniaz.  Batean nahiz bestean informazio bera argitaratuko da.
Hedapen-kanal honetan parte hartzeko, irudiaren QR kodea eskaneatu edo estekan klik egin besterik ez da egin behar. Edozein parte-hartzailek baja eman ahal izango du zerbitzu honetan, nahi duenean taldea utziz. 


1 - Lehenengo urratsa
Eskaneatu QR kodea 

2. Bigarren urratsa
Sakatu Jarraitu edo Batu botoia
 
3 - Hirugarren urratsa
Aktibatu jakinarazpenak 
Honako sare sozialetan ere jarraitu ahal izango dituzu udalaren albisteak:

 

Nabarmendu behar da ez dela zalantzei, kexei edo kontsultei erantzuteko bide bat. Horretarako, Udalaren ohiko bideak daude:

HAZ: 943671138 – harrera@ibarra.eus