Albisteak
Atzealdea

Udalak N1 azpikaldeko zutabean margotuko den muralaren irudia aukeratzeko bozkaketa herrikoia jarri du martxan gaurtik aurrera

Udalak azpikontratatutako margolari baten laguntzarekin egingo du, dagoeneko mahai gainean jarri berri diren hiru bozetoen artean bat aukeratuz.

2022·12·15


Zerbitzuen sektoreak (Txikizkako merkataritza, Ostalaritza/Jatetxeak eta zerbitzu orokorrak) aldaketa handiak izan ditu azken urteotan. Merkataritza formula berrien eta erosteko zein kontsumitzeko ohitura berrien  ondorioz, sektorea berrantolatzeko prozesu garrantzitsua gertatzen ari da lehia geroz eta handiagoa den sektorean.

Herriko merkataritza indatzeko eta merkataritza horren iraupena bermatzeko helburuarekin, Ibarrako Udala jarduketa multzo bat garatuz dator 2012an Ikei aholkularitzaren laguntzarekin egindako PERCO (Merkataritza Biziberritzeko Plana) egin zuenetik.

Azterlan horretatik, besteak beste, turistikoki Ibarraren balio erantsia zabaltzea ondorioztatu zen; esaterako, herriko nortasunarekin loturiko irudia herri sarreran margotzearekin edota eraikitzearekin.

Piparrak historian zehar bilakaera garrantzitsua izan du Ibarran, herriaren ikur edo sinbolo bilakatzera iritsiz eta ibartarren nortasunarekiko atxikimendu bereizi ezina bihurtuz. Horregatik, produktu horrekin loturiko murala N1 bariante azpiko zutabean margotuko da.

 

NOLA PARTE HARTU?

3 bozetoen artean aukeraketa hori bozkaketa bidez egingo da. Irekia izango da, edonork bozkatu ahal izango du, abenduak 15 eta 22 bitartean.

Bozkatzeko bi aukera jarriko dira:

A) ONLINE:

 

PARTE HARTZEKO SAKATU HEMEN

 

B) PRESENTZIALKI

Urna bana jarriko da Udaletxean, Kultur Etxean, Laos ileapaindegian,Oramahai okindegian, Bikoitz arrandegian, Goxobin, Karlatzen eta Tarukutrakun

 

1.AUKERA

2.AUKERA

3.AUKERA

Lehenengo horma-irudian, belaunaldi ezberdinetako pertsonak ikus ditzakegu, biloba eta haren amona Ibarrako baratze batean lanean. Irudi honek etorkizuna eta tradizioa islatu nahi ditu.  Amonak Ibarrako kolorea darama soinean.

Bigarren horma-irudian, bikote bat ikus dezakegu, aitona eta amona bat. Horma irudi honek tradizio familiarra aldarrikatzen du, Ibarrako pipar ekoizle askoren kasuan horrela izaten baita.  Amona Ibarrako koloreekin jantzita dago.

Hirugarren horma-irudiaren gaia berdina da, senideen arteko kultur transmisioa, tradizioa eta etorkizuna, baina kasu honetan diseinuak ikutu modernoago bat dauka. Bertan collage bat egin da eta amonaren eta bilobaren argazkiak nahastu dira pertsona bakar bat osatuz.