Albisteak
Atzealdea

Udalak jarrera berretsi du herritarrak askatasunez bizitzearen alde

Joan den asteburuan Ibarran hainbat eraso homofobo izan zirela zabaldu denaren aurrean, Ibarrako Udalak adierazpena egin du.

2021·09·10


Joan den asteburuan Ibarran hainbat eraso homofobo izan zirela zabaldu denaren aurrean, Ibarrako Udalak zera adierazi nahi du: erabat gaitzesten dituela jarrera onartezin horiek.

Era berean, herritar orok bere afektibitatea eta sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidearen alde berresten da, eta genero-izaera ala sexu-orientazioa libreki bizitzearen alde irmoki konprometitzen da.

Halaber, Udal honek erasoen biktimei, hauen senideei eta gertukoei elkartasun eta babes osoa agertu nahi die.

Ibarrako Udala