Albisteak
Atzealdea

Udalak ikastaroa antolatu du haurrengan tratu txarrak nola prebenitu lantzeko

Datorren larunbatean (hilaren 12an) izango da formakuntza. Parte hartzeko izena eman behar da.

2022·03·07


Datorren larunbatean formakuntza egingo du udalak: "Sexu-abusuen eta tratu txarren prebentzio eta eskuhartzea haurrengan".

Garaitza elkarteak gidatuko du saioa, eta kultur etxeko areto nagusian egingo dute. 09:30ean hasiko da jardunaldia, eta 13:30ean bukatzea aurreikusten dute. 

Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako, joan kultur etxera edo bidali mezua gizarte@ibarra.eus helbidera.