San Inazio auzoan erreka ondoko barandillan ere margoketak egingo dira
2019·10·14

Kaleko azpiegituren mantentze eta txukunketa lanetan ari dira langileak, oraingoan, barandilla desberdinen konponketa eta margoketa lanetan. Alde batetik, Euskal Herria 37-39 etxebizitzen atze aldean dauden barandillen margoketak egin dituzte. Eta gaur, Txumitxatik San Inazioruntz jaisteko barandilla konpondu eta margotzeko lanei ekin zaie. Ondoren, honi jarraituz, San Inazio auzoan erreka ondoko barandilla margotuko da. Bide batez, mantenu lan hauengatik sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi du Udalak.