Albisteak
Atzealdea

Traktore eta makineriaren ITV azterketa larunbatean Tolosan

60 makinentzat lekua dagoenez, zita hartu behar da Tolomendin, 943655097 telefonora deituz

2020·11·04


Tolomendik zabaldu duenez, Tolosaldeko traktore eta makineriako ITVa larunbat honetan, azaroak 7, Tolosako Usabal poligonoan (Bellota pabiloian) izango da.

Soilik 60 makinentzat dagoenez lekua, zita hartu behar da Tolomendin, 943655097 telefonora deituz (osteguna bitarte, goizeko 8etatik 15etara).