Eduki publikatzailea

Tolosaldeko Alkateen Mugimenduaren prentsa agerraldia

Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak prentsaurrekoa deitu du gaur Tolosako anbulategiaren aurrean. Sortu zenetik 4 urte igaro direnean, eskualdeko osasun publikoaren egoerak geldirik jarraitzen duela kritikatu dute, eta zerbitzuaren degradazioaren pertzepzioa gero eta zabalduagoa dela. Tolosaldean 2. mailako osasun-arreta jasotzen da.

2024·02·05


Alkateek jakin arazi dute bilera bat egin dutela Gotzone Sagarduy sailburuarekin eta bertan ospitale berriaren kokapenarekiko kezkak planteatu zitzaizkiola (espaziorik eza, trafiko-dentsitatea...).

Alkateen mugimenduak ziurtatzen du osasun-zerbitzuak hobetzeko lanean jarraituko duela, eta osasun-zerbitzu publiko duina ezartzea ahalbidetuko duten akordio zabalak bilatzen jarraituko duela.