Eduki publikatzailea

Tokiko Agenda 21aren egoera Ibarran 2022an

Ibarrako Udalak TOKIKO EKINTZA PLANA 2014-2022 garatu zuen 2014 urtearen amaieran, GFA eta Enea aholkularitzaren laguntzarekin.

2023·11·06


TOKIKO EKINTZA PLANA hori Ibarrako Udaleko web orrialdean zintzilikaturik dago ingurumen, merkataritza eta nekazaritza departamenduaren atalean (ikusi AGENDA 21).
 
Urtero, TOKIKO EKINTZA PLANA hori ebaluatzen da, betetze-maila zenbatekoa den jakiteko. Eta, aldi berean, adierazleen kalkulua egiten da. Ebaluazio horri dagokion txostena web orrian zintzilikatuta duzue eta adierazleen kalkuluak datozen egunotan zintzilikatuko dira.