Albisteak
Atzealdea

Test antigenikoak eta PCRak egiteko etxola jarri da Beko-biden

Inguruko biztanleei sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi diegu

2020·11·16


Beko-biden, Ibarrako osasun etxetik oso gertu, etxola bat jarri da eta pasa den ostegunetik Test antigenikoak eta PCRak egiten hasi dira. Honela, orain arte osasun etxean egiten ziren frogak bertatik atera eta etxolan egingo dira. Test antigenikoak froga azkarrak dira, momentuan ematen baitute erantzun eta hauek, sintomak dituzten herritarrei egingo zaizkie. Aldiz, kutxatuekin kontato zuzena izan dutenei PCRak egingo zaizkie etxolan. 

 

Gripearen aurkako kanpainako txertuak orain arte Bizi Nahi elkartean ematen ziren baina dagoeneko ematez amaitzen ari direnez, geratzen direnak osasun etxean egingo dira.