Eduki publikatzailea

Atzealdea Tapoi-bilketa solidarioa Ibarran

Ibarrako Udalak plastikozko tapoiak birziklatzeko ontzia jarri du Euskal Herria kaleko 18 zenbakian.

2024·02·21


Ontzi honetan jasotzen diren tapoien kudeaketaz Bizi Nahi Elkartea arduratuko da eta SEUR Fundazioarekin hitzarmen bat sinatu du horretarako. Asmoa, gainera, tapoien kudeaketan herriko beste eragileek ere parte hartzea da. Tapoiekin ateratako dirua ekintza solidario batera bideratuko da. Hori bai, edozein tapoik ez du balio, beraz, datozen egunetan kartel bat jarriko dugu azalpenekin.