Albisteak
Atzealdea
TAO ordenantzaren arau aldaketaren aurrekontsulta herritarrei irekita
Ekainaren 25a bitarte burutu ahalko dituzte herritarrek euren ekarpenak
2020·06·11
Ibarrako herri bidean ibilgailuen aparkaldia arautzeko udal ordenantzaren aldaketa egiteko aurretiko kontsulta burutu dezakete herritarrek eta ekainaren 25a arte euren ekarpenak aurkeztu ditzakete Udalean. TAO zerbitzuaren ordenantzan aldaketak burutuko dira eta lotura honetan topatuko duzuen dokumentuan ikusi daitezke aipatu aldaketa horiek. Aurrekontsulta modu honen bidez, herritarren iritziak entzuteko ahalegina egin nahi da eta euren ekarpenei leku eman nahi zaie Udaletik.