Eduki publikatzailea
2023·09·20
Euskararen erabilera areagotzeko kanpaina aurkeztu zen atzo Tolosan. Bertan izan ziren, kanpainan parte hartu duten harategietako ordezkariak eta udaletako ordezkariak.
Amasa-Villabonako, Ibarrako, Zizurkilgo eta Tolosako harategi guzti-guztiek hartu dute parte, eta guztiek euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute: bai saltokikoetako idatzietan, baita
ahozkotasunean ere. Horretarako, harategi bakoitzaren errealitatearen arabera eman beharreko pausoak proposatu dira, eta hartu beharreko konpromisoak adostu dira. Dagoeneko aldaketak egiten ari da.
Gure herrietako saltokiek, eta, kasu honetan, harategiek gure herriaren garapenean duten eragina nabarmendu eta euskararen erabileran ematen ari diren pausoak txalotu behar genuke.
Orain herritarroi dagokigu gure eguneroko praktiken bitartez hori balioan jartzea.
Argazkia: Galtzaundi euskara taldea