Eduki publikatzailea
Atzealdea Ikastolako segurtasuna eta bizikidetza egokia bermatzeko helburuarekin, segurtasun-neurri osagarriak ezartzea erabaki da.
2026·04·20

Ikastolako segurtasuna eta bizikidetza egokia bermatzeko helburuarekin, segurtasun-neurri osagarriak ezartzea erabaki da.
Horren harira, ikastolako instalazioetan segurtasun-kamerak modu iraunkorrean jartzea erabaki da, edozein egoera onartezin saihesteko asmoz.
Neurri honen helburu nagusietako bat ikuspen urriko edo kontrol zailagoko eremuak zaintzea da; eremu horien artean kokatzen da ikastolaren esparrua bera. Bereziki, eskola-ordutegitik kanpo, instalazioa herrigunetik kanpo dagoenez, zaurgarriago bihurtzen da. Ondorioz, beharrezkotzat jotzen da prebentzio-neurriak indartzea, balizko gertakariak saihesteko.
Era berean, azkenaldian gertatutako bandalismo-ekintzek ere erabaki hau hartzera bultzatu gaituzte. Azpimarratu nahi da ikastolako espazioak eta instalazioak sortzeak eta mantentzeak ahalegin handia eskatzen diola bai ikastolari bai udalerriari. Denon artean egindako inbertsio eta lan horren balioa zaintzea eta babestea ere bada neurri hauek ezartzeko arrazoi nagusietako bat.
Halaber, argi utzi nahi da kamerak ez direla martxan egongo eskola-ordutegiaren barruan; hau da, ikasleen jarduera akademikoa garatzen den bitartean ez dute funtzionatuko. Kamerak soilik eskola-ordutegitik kanpo aktibatuko dira, instalazioen zaintza indartzeko helburuarekin.
Bestalde, jasotako irudien kudeaketari dagokionez, azpimarratu behar da ez direla modu aktiboan etengabe monitorizatuko, ez ikastolaren aldetik ezta Udaltzaingoaren aldetik ere. Irudi horietara soilik joko da benetako beharra dagoenean, gertakari zehatzak argitzeko edo egiaztatzeko.
Azken batean, ezarritako neurriak ikastolako eta inguruko komunitate osoaren segurtasuna, ongizatea eta ondarearen babesa bermatzera bideratuta daude.
