Santoñara irteera antolatu du Bizi Nahi elkarteak
2022·06·01
Bizi Nahi erretiratuen elkarteak irteera antolatu du Santoñara. Ekainaren 18an izango da, eta goizeko 09:00etan abiatuko dira ohiko tokitik. Lehen geldialdia Bilbo irteerako restopean egingno dute, eta bigarrena, berriz, Santoñan. Han denbora librea izango dute, eta ondoren Laredora joango dira bazkaltzera.
Bazkaria 'El parque de Laredo' jatetxean egingo dute, eta menua honakoa izango da: lehenenego platerean, aukera izango dute paella mistoa eta mendiko eltzekoaren artean; bigarren platera, berriz, legatz betea edo ukondoa izango da. Postrea, ura, ardoa eta kafea menuaren barruan joango dira.
Irteerak 20 euroko prezioa izango du bazkideentzat, eta bazkide ez direnek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dute.
Elkartekoek adierazi dute menutik kanpo hartzen dena ordaindu egin beharko dela.
Izena emateko epea ekainaren 6an zabalduko da, goizeko 11:00etan.