Albisteak
Atzealdea

San Joan bezpera bertan behera

Hauspoa Kultur Elkarteak aurtengo egoera kontutan hartuta jaiarekin ez aurrera jarraitzea erabaki du aurtengoz

2020·05·28


Hauspoa Kultur Elkarteak adierazi moduan, Covid-19 koroabirusa sahiesteko hartu beharreko neurrietan oinarrituta, urtero ekainaren 23an plazan ospatu izan ohi dugun festa aurten ezin izango dugula burutu. Honela, herrian bertan behera geratu diren beste hainbat ekimenen moduan, udako solstizioaren festa polit hau ospatzeko aukerarik ez dugu izango. Beraz, aurten ez da San Joan bezperako surik egingo, ezta aurreko afaririk ere.