San Inazio auzoaren urteurrenaren prestaketa hasten ari da
2018·02·08
2018 honetan San Inazio auzoa sortu zela 50. urteurrena beteko da. Otsailaren 1ean egin genuen bilkurara bertaratutako auzokideek komisio bat eratzea erabaki zuten ospakizuna antolatzeko eta ekimenaren inguruan auzoan sortzen diren ideiak bideratzeko.
Bileran, besteak beste, auzoaren historia eta bilakaeraren inguruko argazki-erakusketa antolatzea erabaki zen. Hori dela eta, erakusketa gauzatu ahal izateko, auzotarren laguntza beharko da: Garai bateko argazkiak badituzue (festak, auzoa, auzoko bizitza, egunerokotasuna,…), edota jaietako esku-programak, egunkarietako kronikak, etab., arren, eraman itzazue kultur etxera, bertan momentuan eskaneatuko dituzte eta zuekin bueltan eramango dituzue. Era berean, honako helbide elektronikora bidaltzea ere badaukazue: kultura@ibarra.eus
Antolaketa lanei ekiteko asmoz, Komisioa datorren otsailaren 16an, ostirala, iluntzeko 20:00etan bilduko da Bizi-Nahi elkarteko lokaletan. Bertan parte hartzera edota zuen ekarpenak egitera gonbidatzen zaituztegu!