Eduki publikatzailea
Atzealdea San Bartolome Kalea Berrurbanizatzeko Obrei buruzko bilera informatiboa
2025·10·24

Irisgarritasuna , eta oro har, eremuko espazio publikoaren kalitatea hobetzeko helburuarekin, Ibarrako Udalak San Bartolome kalea birgaitzeko proiektua onartu du.
Horrez gain, Gipuzkoako Urak-ekin lankidetzan, ur hornidura eta saneamendu sarearen berritze lan garrantzitsu eta beharrezkoak egingo dira inguruan.
Obren exekuziorako kontratua Eregi S.L. enpresari esleitu berri zaio, eta aurreikusten da obrak azaroaren erdialdean hastea, eta zenbait hilabete irautea.
Proiektuaren inguruko informazio zehatzagoa emateko, herritar guztiak, eta bereziki, gehien eragindako lurren jabeak (Zaldune 2, San Bartolome 15, 17, 19 eta Emeterio Arrese 24), deitzen dira honako bilera irekira:
Data: Urriak 28, asteartea
Ordua: 18:00
Tokia: Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoa
Bileran proiektuaren arduradun politikoek eta teknikariek parte hartuko dute, eta obren xehetasunak aurkeztuko dituzte. Azalpenak amaitzean, galdera eta argibideetarako tarte bat irekiko da.
