Albisteak
Atzealdea

Salto! UDALERRI EUSKALDUNETAKO gazteentzako udalekua

Orozkotik Dimara, ekainaren 26tik uztailaren 4ra

2023·03·03


Izen ematea zabalik

UEMAk urtero antolatzen duen Salto! udalekuan izena emateko garaia iritsi da; martxoaren 1etik 31ra zabalik izango da, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako gazteentzat.  Aurtengo edizioa ere ibiltaria izango da, Orozkon hasiko da 2023ko ekainaren 26an eta Diman amaituko da uztailaren 4an; tartean, Areatzatik eta Otxandiotik pasatuko da.

Izena emateko:
http://uema.eus webgunean
- Telefonoz: 943 816 699
- Ibarrako Kultur etxean