Eduki publikatzailea
Atzealdea SAHARAR HERRIAREN ALDEKO BILKETA
Tolosaldea Sahararekin elkarteak urtero bezala, janari bilketa antolatu du
2025·01·29
Kaixo lagun,
Tolosaldea Sahararekin elkarteak urtero bezala, janari bilketa antolatu du.
Aurtengo erronka, Tolosaldeako biztanle bakoitzak kilo bat ematea da.
Horrela balitz, kiloka mordoa jasoko genuke saharar errefuxiatuen alde.
Lagunduko?
Atxikitako kartelean dago bildu nahi diren produktuen zerrenda.
Ibarrako kultur etxean jarriko den “bilketa txokoan”, otsailaren 7ra arte izango duzue janariak uzteko aukera.
Goizez:10:30-13:00
Arratsaldez: 16:00-20:00
Animatu!!!