Albisteak
Atzealdea

Ezagutzen al duzu puntu ilunik? Jakinarazi udalari!

Herriko guneren batean argia falta dela iruditzen bazaizu idatzi mezu bat ingurugiroa@ibarra.eus helbidera edo deitu 943 67 11 38 zenbakira.

2022·02·15


Ezagutzen al duzu puntu ilunik zure inguruan? Herriko guneren batean argia falta dela iruditzen zaizu? Hala bada idatzi mezu bat ingurugiroa@ibarra.eus helbidera edo deitu 943 67 11 38 zenbakira.

Udalak hainbat urte daramatza lanketa hori egiten, zehazki, kale-argiteria jartzen argirik ez zegoen tokietan eta farolak gehitzen edo moldatzen argia falta zen guneetan. Dena dela, jabetzen da ez dela iristen herriko puntu ilun guzti-guztiak hautematera, eta herritarrei laguntzeko deia egiten die, lanketa ahalik eta eraginkorrena izatea helburu. Beraz, iruditzen bazaizu zure inguruan gune ilun bat dagoela, jakinarazi udalari.

Udalean, hain zuzen, 2017tik ari da jorratzen gaia, eta orduan egin zituzten lehen aldaketak: Beko-bide kaleko argiztapena aldatu eta garaiera handiagoa zuten farolak jarri zituzten argi hobea izateko. Lehen gune hori argiztatzeko herritar batek eskatu zuen, eta hortik hasi zen egitasmoa. Orduko elkarlan-izaera horri eutsi nahi dio udalak gaur egun ere, eta horregatik berritu du parte hartzeko deia.

Lanketa hasi zenetik, beste hainbat gune ilun identifikatu eta argiztatu dituzte:

  • Emeterio Arrese kaleko 8. zenbakiaren atzean berreskuratu zen herri-bidea.
  • Emeterio Arrese 9. eta 11. zenbakien arteko eskaileren eta azpiko garajeen gunea.
  • Zaldune auzoko 4. zenbakiaren alboko gunea.
  • Euskal Herria kaleko 35. eta 37. zenbakien arteko argiztapena ez zen nahikoa, eta argi gehiago jarri ziren.
  • Euskal Herria kaleko 42. eta 44. zenbakien atzeko gunea.
  • Ikastola eta Egi baserriaren arteko bidea.
  • Apaiz-Erreka auzoko 15 zenbakiko tunela.
  • Argindegi auzotik Ibarburubide etxera doan zatia bereziki arriskutsua zela identifikatu zen argi-falta zela-eta; kale-argiteria jarri zen bi puntu horien artean.