Eduki publikatzailea

Atzealdea Piztu Tolosaldea. Gastu elektriko nahiz termikoak murriztu nahi?

Jakina da azken urteetan elektrizitateari eta gasari lotutako fakturek izandako gorakada eta horrek kalteberak diren sektoreetan eragin dituen arazoak. Halako egoerei aurre egiten laguntzeko asmoz, Tolosaldea Garatzenek energia-bulegoa abiarazi zuen.

2024·01·12


Bonu sozial termikoa. Berogailua, ur beroa edo sukaldea erabiltzeak eragiten dituen gastu termikoak konpentsatzeko laguntza-programa.

Bonu sozial elektrikoa. Etxeko faktura elektrikoan aplikatzen den deskontua, baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten herritarrentzako

Nork eskura dezake?

Termikoaren kasuan ez da eskaera egin behar, bonu sozial elektrikoaren onuradunei zuzenean ematen zaie. Onuradunek laguntzari uko egiteko aukera izango dute 10 eguneko epean.

Elektrikoaren kasuan ordea etxeko faktura elektrikoan aplikatzen den deskontua da, baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten herritarrentzako zuzendua.

Informazio gehiago: PDFa