Albisteak
Atzealdea

Ostiralean apar-jaia egingo dute Emeterio Arrese parkean

16:30ean hasiko da ekimena, eta irekia izango da herriko haur eta gazte guztientzat.

2022·07·18


Datorren ostiralean (uztailaren 22an), “Oporretan euskaraz” udaleku irekiak eta Gazte Zulok 'Uda fest' antolatu dute, zerbitzuaren amaiera ospakizuna. Arratsaldean apar-jaia egingo dute, eta irekia izango da herriko haur zein gazte guztientzat. Emeterio Arrese parkean izango da, eta 16:30ean hasiko dira.