Albisteak
Atzealdea

Ostalaritza, jatetxe eta elkarte gastronomikoak 1:30ak arte ireki ahalko dute

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostalaritza arloan agindu berri bat argitaratu du eta Ibarran ere hori aplikatuko da

2020·08·04


Egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko, EJko Osasun Sailak ostalaritza arloan agindu berri bat argitaratu du eta Ibarrako Udala bertara atxikitu da, honako arauekin bat eginez:

- Establezimenduek ezin izango dute itxi 01:30 ordua baino beranduago, eta ordu erdi izango dute taberna husteko, 02:00ak arte.

- Ezin izango dute ireki 06:00ak baino lehenago.

- Gaueko aisiako diskotekek eta establezimenduek ere ezingo dute irekita egon 01:30 ordutik aurrera; % 60koa izango da gehienezko aforoa, eta dantza-pistarik gabe jarraituko dute (horren ordez mahaiak).

- Kanpokaldean, 0.00etatik aurrera, eserita eta terrazetarako mugatutako espazioan soilik kontsumitu ahal izango da.

- Ekitaldiek 100 pertsona baino gehiago biltzen dituztenean, lokalaren gehienezko aforoak ezin izango du gainditu % 80ko portzentajea, eta bertaratuak gehienez 10 laguneko taldetan banatuko dira.

- Establezimendu guztietan, oro har, 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean. Distantzia hori mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da. Gehienezko okupazioa 10 pertsonakoa izango da. 

Amaitzeko, Udalak herritarrei beharrezko neurriak hartu eta arduraz jokatzeko eskaera luzatzen die.